Beste eskola askotan bezala gure eskolan ere lurralde eta kultura askotako ikasle ugari daude. Bakoitzak esperientziaz eta jakituria desbertinez betetako motxila ekarri du Euskal Herrira. Angel Ganivet osatzen dugun pertsona guztiok helburu berbera dugu: bizitzan aurrera egitea zoriontsu izanez, bizipenak elkarbanatuz, gauza berriak ikasiz eta etorkizunari itxaropenez begiratuz. Horretarako eskura ditugun baliabide eta ezagupen guztiak indarrean jarriko ditugu, ikasle guztien bidea atseginagoa eta arrakastatsuagoa izan dadin.

martes, 18 de enero de 2011

Irakasleok gogoetan.

Azaroaren 22an eskolako irakasleok bilera bat egin genuen kultura eta hizkuntza aniztasunak gure eskolan duen eragina aztertzeko. Gogoeta hiru galderen inguruan burutu genuen. Hona hemen galderak eta jaso genituen erantzunak:

1. Azkenaldian sortutako egoera honek eskolan eragin dituen aldaketak aipatu.

Onak:
- Aniztasun kulturala.
- Gure arteko desberdintasunak naturaltasunez ikusten ikasi dugu.
- Beste kultura batzuk ezagutzeko aukera, bai irakasleontzat eta baita umeentzat ere. Jakinmina sortzen da.
- Elkarrengana tolerantzia maila areagotzen da txikitatik.
- Orainartekoa kolokan ipini eta aldaketa planteatu du.
- Aberastasuna.
- Maila desberinen arteko elkarlana.
- Kultura desberdinen presentzia onartzea eta normalizatzea.
Txarrak:
- Hizkuntza aldetik komunikazio falta bai umeekin eta baita familiekin ere.
- Eskola ez dago prest errealitate honetarako.
- Hizkuntza arazoak edo ostopoak.
- Oso zaila gertatzen zaigu kultura guztiak uztartzea.
- Metodologia egokitu beharko genuke.
- Eukara maila behera joan da.

2.- Zeintzuk dira geuk, irakasleok, egoera berriari egokitzeko egin ditugun aldaketak?

- Materiala egokitu dugu.
- HIPI laguntzak gela barruan eta kanpoan.
- Tutoritzak landu dira harrera onak emateko.
- Koordinaketa hobetu da.
- Irakasleon jarrera aldatu da.
- Oinarrizko hiztegiak prestatu dira.
- Elkar ezagutzeko jolasak.
- Gelako antolaketa mailaren arabera (iakasleak).

3.- Aipatu gelan emaitza ona eman dituzten praktikak.

- Inguruneko gaiak kulturekin erlazionatu ditugu.
- HIPIekin egindako inkesta.

Guzti honetatik zera ondoriozta dezakegu:

1.- Irakaslegoak jarrera baikorra agertzen du kultura aniztasunaren aurrean.
2.- Aniztasunak ondorio positibo asko ditu eskolaren alderdi funtzionalean; koordinaketari eta materiala sortzeari dagokionez batez ere.
3.- Zailtasuna sortzen dira: Komunikazioa, euskara eta kultura guztien uztartzea.
4.- Darabilgun metodologia zalantzan jartzen da.
5.- Eskolak baliabide gehiago behar ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario