ESKOLATZEKO IRIZPIDEAK.
14/1997 Dekretuak arautuko du ikasleak matrikulatzeko ohiko aldian onartzeko prozesua.
Dena den, ohiko alditik at, Lurralde mailako Eskolatze Batzordeek egingo dituzte eskolatzeko proposamenak, euskal hezkuntza sisteman era normalean integratzeko, ondorengo irizpideak kontuan hartuta:
• Hizkuntz normalkuntza prozesuan integratzea.
• Ikastetxea familiaren helbidetik hurbil egotea.
• Fondo publikoen laguntza duten ikastetxe guztien (publikoak eta itunpekoak) arteko oreka.
• Ikastetxeetan dauden baliabideak aprobetxatzea.
• Ikastetxean hizkuntza bera duten ikasleak egotea.
Beste eskola askotan bezala gure eskolan ere lurralde eta kultura askotako ikasle ugari daude. Bakoitzak esperientziaz eta jakituria desbertinez betetako motxila ekarri du Euskal Herrira. Angel Ganivet osatzen dugun pertsona guztiok helburu berbera dugu: bizitzan aurrera egitea zoriontsu izanez, bizipenak elkarbanatuz, gauza berriak ikasiz eta etorkizunari itxaropenez begiratuz. Horretarako eskura ditugun baliabide eta ezagupen guztiak indarrean jarriko ditugu, ikasle guztien bidea atseginagoa eta arrakastatsuagoa izan dadin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario