Baliteke Gorputz Hezkuntza eskolan dugun baliabide egokiena izatea etorri berriei lehenengo egunetan eroso sentiarazten laguntzeko. Ikaslea jolasean dagoen bitartean ikaskide berriekin erlazionatzen da modu naturalean, kooperazio estrategiak espontaneoki erabiltzen ditu, lagun berrien "maila" berean dago eta ez du bere burua gutxiezten. Gainera, oso gustuko dituen jardueretan gertatzen dira gauza guzti hauek.
Irakasleok saioak prestatzen ditugunean malguak izan behar dugu eta ikasle berri baten etorrerak beharrezko diren aldaketak eragin beharko lituzke Gorputz Hezkuntzako saioetan.
Jarduera analitiko, errepikakor eta indibidualizatuak baztertu eta ulertzeko errazak, kooperatiboak eta atseginak diren jolasak burutuko ditugu.
Irakasleak planteatu beharreko jarduera edo jolasak ez luke azalpenen luzerik behar, irakaslearen berbaldi luzea hizkuntza ulertzen ez duten ikasleentzat ostopo bat izango baita. Hizkuntza ez ulertzea zailtasuna da, baina ez luke inolaz ere gainditu ezinezko ezintasuna izan behar.
Metodologia berriak, guri bururaturtakoak edo egokitutakoak, frogatu eta aurrera eraman behar ditugu. Asko dugu ikasteko.
Orainarte gai honen inguruan aurkitu dugun guztiak folklorismo itxura du. Afrikako jolasak, munduko jolasak... jakitun askok akats bera egiten du,gure uste apalean behintzat, gorputz hezkuntza eta kulturartekotasunari buruz aritzen direnean, multiculturalismo y educación física adibidez. Afrikako jolas bat ez da inklusiboa Afrikakoa izanagati; jardueraren izaerak egiten du berau inklusibo, ez jatorriak.
Proposamen bat... klikatu HEMEN
Beste eskola askotan bezala gure eskolan ere lurralde eta kultura askotako ikasle ugari daude. Bakoitzak esperientziaz eta jakituria desbertinez betetako motxila ekarri du Euskal Herrira. Angel Ganivet osatzen dugun pertsona guztiok helburu berbera dugu: bizitzan aurrera egitea zoriontsu izanez, bizipenak elkarbanatuz, gauza berriak ikasiz eta etorkizunari itxaropenez begiratuz. Horretarako eskura ditugun baliabide eta ezagupen guztiak indarrean jarriko ditugu, ikasle guztien bidea atseginagoa eta arrakastatsuagoa izan dadin.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario