Beste eskola askotan bezala gure eskolan ere lurralde eta kultura askotako ikasle ugari daude. Bakoitzak esperientziaz eta jakituria desbertinez betetako motxila ekarri du Euskal Herrira. Angel Ganivet osatzen dugun pertsona guztiok helburu berbera dugu: bizitzan aurrera egitea zoriontsu izanez, bizipenak elkarbanatuz, gauza berriak ikasiz eta etorkizunari itxaropenez begiratuz. Horretarako eskura ditugun baliabide eta ezagupen guztiak indarrean jarriko ditugu, ikasle guztien bidea atseginagoa eta arrakastatsuagoa izan dadin.

viernes, 5 de noviembre de 2010

BESTE METOLOGIA BATZUEKIN LANEAN

"Inguru" denontzat

Urtarrilean 6.mailako gela batetan inguru beste era batetan antolatzen saituko gara. Hona hemen gure asmoa eta aurrera eramango dugun antolaketa:

Lehenengo saioa.
1.- Irakasleak ikasleei gaia aurkeztuko die.
2.- Ikasleek gai horri buruz dakitena jasoko du irakasleak arbelean*.
3.- 4-5 ikasletako taldeak egingo ditugu.
4.- Taldeetan jasotako ideia horien inguruan hitz egingo dute eta koadernoak apuntatuko dituzte.
*Irakasleak garatu beharreko puntu garrantzitsuenak indartuko ditu, garrantzi gutxiago izan dezaketen ideiak baztertu gabe. Ondoren etxean lanarekin jarrai dezatela esango die eta jasotako informazio guztia apunta dezatela.

Bigarren saioa
1.- Din A3 tamainuko orri bat banatuko diogu ikasle bakoitzari.
2.- Orriaren erdian gaiaren izenburua idatziko du ikasleak.
3.- Jasotako ideiak nagusiak inguruan apuntatuko ditu eta berak gelan eta etxean eskura dituen baliabideetatik jasotako informazioa gehitzen joango da.
Irudiak, marrazkiak edo bestelako informazio grafikoa ere jaso dezakete, internetetik, aldizkarietatik, liburuetatik....
4.- Norberak jasotako informazioa beste ikaskedeekin elkarbanatuko du.
5.- Gelan bertan eskura egongo den materialarekin (internet, beste argitaletxe batzutako testu liburuak...) informazioa osotzen jarraituko du ikasle bakoitzak*.
Ikasleek eskura izango duten materiala  formato eta hizkuntza desberdinetan egongo da. Euskara dakiten ikasleek euskaraz egingo dute. Beste ikasleek ahal duten hizkuntzan.
Hainbat iturritatik  jasotako informazioaz gain, norberaren esperientziak, ezagupenak eta anekdotak jaso daitezke.

Hirugarren saioa
1.- Taldeka, ideiak eta jasotako informazioa elkarbanatuko ditugu.
2.- Lehenengo 20'etan norbera bere taldean arituko da lanean. Ondoren taldez aldatu ahal izango dute informazio gehiago jaso ahal izateko bai beste ikaskideek emana bai gela eskura izango duten materiala aztertuz.

Dinamika honek jarraituko du  irakasleari egoki iruditzen zaion bitartean.

Azken saioa
Bakoitzak bere mapa kontzeptuala azalduko du.

Kontutan hartzeko:
- Komenigarria litzateke gelan irakasle bat baino gehiago egotea, edo behintzat pertsona heldu bat "dinamizatzen laguntzeko".
- Euskara ikasten ari den ikasleren bat baldin badago, materiala berak dakien hizkuntzan prestatu beharko genuke edo interneten web helbideak prest izan. Irudiak lagungarri izan daitezke lantzen ari garen puntuak ulertu eta informazioa elkarbanatzeko.
- Ikasleek gmail kontuen bidez eta google-docs bitartez informazioa elkarbanatu dezakete. Horretarako aurrez ikasle bakoitzak gmail kontua ireki beharko luke. Bertan informazioa nondik jaso duen, lana nola egituratzen ari den edo beste edozein informazioa elkarbatu dezake ikaskideekin.

Nola ebaluatu ikaslearen lana
Ikasle bakoitzak egindako lana jaso eta aztertuko dugu.
                   a) Ondo antolatu ditu ideiak.
                   b) Informazioa nahikoa jasu du.
                   d) Jasotako informazioa esanguratsua izan da.
                   e) Ikasleak berak bere kabuz jasotako informazioa dago.
                   f) Beste ikaskideen informazioa jaso du.
                   g) Iturri desberdinetatik jaso du informazioa.

Nola ebaluatu prozesu osoa
Irakasleak orainarte aipatutako guztia aurrera eraman ostean,prozesua bera ebaluatu beharko luke.
                  a) Ikasleek egoki erabili dituzte prozedurak.
                              - Teknologia berriak
                              - Talde lana
                              - Informazio bilketa
                  b) Ikasleek kontzeptuzko edukinak barneratu dituzte.
              
Urtarrilean ikusiko ditugu emaitzak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario